Published on May 15th, 2010 | by hitzez
Hitzez Elkartea Sonia Pierrekin – Sustrai, 2010ko Maiatzaren 15a.
Sustrai aldizkariak joan den Maiatzaren 9an Lasturren ospatutako topaketari espazio bat eskaintzen dio udaberriko alean. Bertan, Sonia Pierre, Haitiko emakume eta haurren aurkako diskriminazio eta gehiegikerien aurka lan egiten duen “Mudha” Emakume Dominikar-Haitiarren Mugimenduaren Sortzaile eta Lehendakariak parte hartu zuen.
Bestalde, aldizkariak Hitzez Elkarteak esparru sozio-politikoan duen partehartzea azpimarratzen du. Adibide gisa, Gipuzkoako Batzar-Nagusietako Landa-Garapeneko Komisioan eginiko aurkezpena, non Elixabete Manterola, Hitzezeko Lehendakariak, “Landa-inguruneko emakumeen deskribapena genero perspektibatik. Zenbait hobekuntza proposamen” ponentzia eskaini zuen.
Testua gazteleraz bakarrik dago ikusgai.
Eduki osoa ikusteko, deskargatu pdf artxiboa.