Published on June 9th, 2010 | by admin
Egun landa-inguruneko emakumeek pairatzen dituzten bizi baldintzak hobetzeko hainbat proposamen egin ditu Hitzezek Gipuzkoako Batzar Nagusian – Hitzez, 2010eko ekainaren 9a.
Pasa den otsailak 9an Elixabete Manterola, Arantxa Eizagirre eta Ana Mari Eizagirre, Hitzez elkarteko sortzaile eta batzarkideak, “Landa-inguruneko emakumeen deskribapena genero perspektibatik. Zenbait hobekuntza proposamen.” ponentzia aurkeztu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bilkura honen helburu nagusia Gipuzkoako Aldunei landa-inguruneko emakumeen testuingurua ikusgai eta ulergarri egitea, eta baita hauei zenbait hobekuntza proposamen luzatzea ere izan zen. Aurkezpenean ondoko puntu nagusiak garatu ziren:
- Landa-inguruneko emakumeen ezaugarriak eta funtzioak.
- Zerbitzu sozio-komunitario formalen zailtasunak landa-ingurunean hedatzeko.
- Zenbait hobekuntza proposamen, hala nola:
- Landa-eskoletan genero perspektibatik zuzenduriko formakuntza sustatzea.
- Emakume zaintzaileen zentzu-beharrak zaintzea, genero ezintasunak eragindako kanpo laguntza eskatzeko ezintasunaren aurrean.
- Emakume Nekazarien Estatutoaren sorkuntza sustatzea, baita Elkarbanatutako Titulartasunaren lege-garapena ere.
Ondoren, Hitzezek eskaera bat zuzendu die Gipuzkoako Batzar Nagusietako Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuari eta Eusko Jaurlaritzari, etorkizunean jatorriz landa-inguruneko emakumeen iritzia eta esperientzia kontuan har daitezen.
Edukia gazteleraz dago. Eduki osoa ikusteko, deskargatu pdf artxiboa.
Aportaciones para el Borrador del Estatuto de Mujeres Agrarias