Published on March 30th, 2014 | by Hitzez Kudeatzailea
Ekoizpen ekologikoa eta nekazaritza bideragarria
Datorren larunbatean, apirilak 5, ekoizpen ekologikoari buruzko tailerra burutuko dugu. Beizaman izango da eta ogi ekologikoa egiten ikasiko dugu Leundaberri baserrian. Hori izango da eguneko jarduera nagusia, baina ez bakarra. 12:30etan, bisita gidatua izango dugu Beizamako herritik eta jarraian, aterpetxearen proiektuaren azalpena entzungo dugu. Bazkaldu ondoren, tailerrari ekingo diogu, 16:00etatik 19:00etara.
Ikusten duzuenez, plan paregabea da elkarrekin egun eder bat pasatzeko!
Izena emateko deitu Hitzez-era: 689 091841.