Tel.: 689 091 841


Agenda Hitzez-emakume-baserritarren-elkartea-prestazioak-hitzaldia

Published on February 13th, 2023 | by admin

“Nekazarien erregimen berezia. Prestazioak” hitzaldia eskainiko du Itziar Eizmendik asteartean Etxezabalen

Jakin badakigu, baserriko lana zein gogor eta sakrifikatua den. Baserritarrak langileak diren horretan, autonomo moduan kotizatu beharrean aurkitzen dira. Itziar Eizmendi abokatuak eskainiko duen “Nekazarien erregimen berezia. Prestazioak” hitzaldian, nekazariek zein laguntza eta eskubide ekonomiko dituzten azalduko du. Hau da, Gizarte Segurantzaren eskutik zein prestazio edo pentsiorako zein eskumen dituzten. Halaber, lehen sektorean eskubide guzti horiek eskuratzeko beharrekoak diren pausu eta baldintzak zein diren ere aipatuko du.
Konferentzia doakoa izango da eta ongietorriak izango dira gaiarekiko interesa duten pertsona guztiak.

HITZALDIA: “Nekazarien erregimen berezia. Prestazioak”
EGUNA: 2023ko otsailak 14, asteartea
ORDUA: 16:00
LEKUA: Etxezabal eraikina. Kale Nagusia, 29. Zarautz
Hitzez-emakume-baserritarren-elkartea-prestazioak-hitzaldia


About the Author



Comments are closed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.