Published on June 30th, 2009 | by admin
Elixabete Manterola, Hitzezeko Lehendakariak, Berdintasunerako II. Foroan parte hartu du – Hitzez, 2009ko ekainaren 30a
Joan den ekainaren 30ean ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko Berdintasunaren aldeko bigarren Foroa. Bertan, Elixabete Manterola, Hitzezeko Lehendakariak hartu zuen parte beste hainbat profesional artean. Bertan, Neus Albertos, genero eta berdintasunean adituak koordinatutako “Elkarte gipuzkoarretako emakumeen aldaketen esperientziak” deituriko mahai-inguruan, Elixabetek landa-inguruneko emakume gisa bizitako esperientziak elkarbanatu zituen, sortzaile eta batzarkide den Elkartea ezagutzera emateaz gain.
“Emakume-garaia, berdintasun-garaia” izendaturiko ekitaldi hau Victoria Eugenia Antzokian ospatu zen, eta oso balorazio positiboa izan zuen joan zirenen eta antolatu zutenen artean.
Foroaren ostean, Foru Aldundiak dossier modukoa argitaratu zuen. Bertan, ekitaldiko garrantzitsuena laburbildu zuen. Elixabetek, toki nabarmena izan zuen dossierrean. Honakoa zioen Lehendakariaren hizketaldiari buruz:
“Baserritarra da eta bere ikuspuntutik deskribatu zuen maiorazko batekin ezkonduta dauden landa eremuko emakumeen egoera eta horien bizitzak zein puntutaraino baldintzatuta gelditzen diren azaldu zuen. Urolako kostako lau emakumeekin batera Hitzez Elkartea sortu zuen eta hasiera horiek gogora ekarri zituen: Hitzez izenaren esanahiari buruz ere mintzatu zen eta azaldu zuenez “hitzez izaten ditugu harremanak, gure sentimenduak eta emozioak azaltzen ditugu eta gure bizitzetako momentu gazi-gozoak partekatzen ditugu“
Eduki osoa ikusteko, deskargatu pdf artxiboa.
aldizkaria FORO IGUALDAD DIPUTACIÓN