Tel.: 689 091 841


Berriak .

Published on February 20th, 2011 | by hitzez

Hitzezek egoitza estreinatu du

Sortu zenetik lau urte pasa diren honetan, Hitzez landa inguruneko emakumeen elkarteak Aiako Udalak errentan emandako lokal batean bere egoitza estreinatu berri du.
Ekitaldira erakunde ezberdinekin lotura duten pertsonaiak gonbidatu zituzten. “Pertsonak gonbidatu ditugu, ez instituzioak” esan zuen Eli Manterola Lehendakariak, lau urte hauetan, esparru ezberdinetan elkartearen helburuak lortzen lagundu duten pertsonekin sortutako loturen garrantzia azpimarratzeko. Helburu hauek landa inguruneko emakumeen osasuna hobetzea eta emakume eta gizonezkoen arteko eskubide eta aukera berdintasunean oinarritutako bizi baldintzak lortzea dira nagusiki.

Gonbidatuen artean honakoak zeunden besteak beste: Juan Carlos Zuloaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Landa Garapenerako zuzendaria, Irune Lauzirika, Eusko Jaurlaritzako emakumeen aurkako indarkeria biktimen arreta zerbitzuko teknikaria, Lourdes Urbieta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza, Giza-Eskubide eta Berdintasun sailekoa, Yurre Peñagarikano, Urkomeko kudeatzailea, Ana Sanz eta Mamen Guimerans, Hitzez kide den Redagi – Gipuzkoako emakume elkarteen federaziokoak, Analia Sanchez eta Gloria Martin psikologoak, elkartearen ekintzetan parte hartzen dutenak, eta Igor Iturain, Aiako alkatea. Prentsako hainbat ordezkari ere izan ziren bertara gonbidatuak, hala nola Ainara Lozano, Diario de Noticias de Gipuzkoakoa eta Pat Cowie, Karkara herri aldizkarikoa, komunikabideek elkartearen inguruko albisteak argitaratzean eginiko lan adeitsuari eskerrona emateko asmoz. Jaime Zubia eta Antton Karrerak, Zabalegi eta Fraisoro landa eskoletako zuzendari ohiak, landa-ingurunearekin lotutako pertsonen hezkuntza eta gizarteratzeko esparruen sorkuntzaren alde lanean jardundakoek ezin izan zuten bertara hurbildu, ez eta Maite Santamariak ere, Hitzezek Emakundeko Kontsulta Batzordean izaniko partehartzea iradoki zuena, Erkidegoko landa inguruneko emakumeen ordezkari gisa.

Ordubetez, Hitzezeko emakumeekin batera zirkuluan eseririk, euren iritziak elkarbanatu zituzten hainbat gaien gainean, besteak beste landa inguruneko emakumeek pairatzen duten egoera; landa inguruneko eta kaletarren arteko ezberdintasunak, emakume kaletar, landa inguruneko eta baserritarren arteko ezberdintasunak; erakundeekin sortutako partehartze esparruetan Hitzezek izaniko partehartzearen garrantzia; eskubideak ezagutzearen eta autonomiatik lan  egitearen garrantzia, eta batez ere, Hitzezetik egiten ari den lanaren pisua  emakumeen gorputz osasun eta psikologikoaren hobekuntzaren alde.

Ekitaldiaren amaiera moduan, Amaia Zubiria eta Mikel Markezek musika ekitaldia eskeini zuten.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu ondorengo pdf artxiboa.

Urola Kostako Hitza – Hitzez inaugurazioa.pdf


About the Author



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

HTML tags are not allowed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.