Published on September 14th, 2011 | by hitzez
“Género y humor” hitzaldia elgoibarren
Umorea izan ohi da sarritan eguneroko kezka eta nekeak gainditzeko formula onena. Virginia Imaz Klown-ak pauso bat haratago darama ordea umorearen erabilera. Ohiulari Klown antzerki taldearen sortzaileak gai sozialen inguruko erreflexioa bultzatu nahi du umorearen bitartez, dibertsioa eta kontzientziazioa uztartuaz. Beste gai askoren artean, emakumeen arketipoak, rolak eta ezintasunak lantzen ditu bere antzerki saioetan.
Gai honi jarraikiz, irailak 29 osteguna, elgoibarren ospatuko dugun “Género y humor” hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Umore onenarekin egongo gara bertan zuen zain.
Zer: “Género y humor” hitzaldia
Non: elgoibarko kultur etxean – mapan ikusi
Noiz: irailak 29, osteguna, arratsaldeko 15:30 eta 17:30 bitartean.