Published on October 23rd, 2011 | by hitzez
Kronika: Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna 2011
Astebete igaro da iada Ordizian Landa-inguruneko Emakumeen ospakizuna egin genuenetik, eta denbora horretan bertan bizitako sentimendu eta elkartasuna oso gertu dugu oraindik.
300 emakume inguru bildu ginen bertan, egun baserrian bizi dugun egoera eta historikoki gizonezkoen aldean pairatu izan ditugun desabantailez luze eztabaidatuz. Hala ere, eta honelako jardunaldi eta elkarretaratzeei esker, egunez-egun aurrerapausoak emanez jarraituko dugu, emakumeon eskubide eta ongizatea bultzatuz eta etorkizun justuago baten alde.
Jardunaldiaren inguruko albisteak ikusteko, deskargatu ondorengo edukiak:
> Diario Vasco – Exito de la jornada de trabajo
> Diario Vasco – Sin mujeres, el mundo rural desaparece