Published on June 29th, 2015 | by Hitzez Kudeatzailea
Euskadi eta Boliviako landa eremuko emakumeen topaketa
“Cintien eskualdean ekitatea eraikiz” programaren barruan, Boliviako 3 emakume etorri dira Euskadira. Egun horietan Hitzez elkartearekin egon dira, Aian, bertako alkate den Nekane Arrizabalagak egin zien arrera eta bertako baserrietako produkzio motak ikusi zituzten. Bisita horretan Lasturko Goikolan gazta egiten ikasi zuten, Aiako Uztaeta Buru baserria eta Zumaiako Santa Klara nekazalturismoa ezagutu zituzten eta sendabelarren ikastaro bat burutu zuten.
Guztientzat topaketa hau interesgarria eta aberasgarria izan da zalantzarik gabe.