Tel.: 689 091 841


Berriak punto lila

Published on November 24th, 2016 | by Hitzez Kudeatzailea

AZAROAK 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Bihar, azaroak 25 Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun garrantzitsua da kalera ateratzeko eta ozen oihukatzeko ez dugula emakumenganako indarkeriarik onartzen.

Baina zergaitik ospatzen da Azaroaren 25a?

Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak 1981ean Bogotan (Colombia) burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen. Urte horretatik aurrera, emakumeen talde eta mugimendu feminitak data hori hartu zuten emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Azkenean, 1999. urtean Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.


About the Author



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

HTML tags are not allowed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.