Published on December 1st, 2016 | by Hitzez Kudeatzailea
Landa Eremuko Emakumea eta Lurzorua
Bihar, abenduak 2, Ana Eizagirre (Hitzez-eko Lehendakaria) eta Marije Agirregomezkorta Rasines-eko Udaletxean izango dira (Kantabria) DescubreasÓn elkarteak gobidatuta, ” landa eremuko emakumea eta Lurzorua” gaitzat izango duen jardunaldian parte hartzeko. Ekitaldia arratsaldeko 18:ooetatik 21:00etara izango da.
Hitzez eta Descubreasón-etik beharrezkoa ikusten dugu landa eremuan emakumeak duen ahultasuna eta sufritzen duen diskriminazioaren gaia jorratzea. Horretarako, landa eremuko emakumeei ahotsa eta beraien etorkizuna erabakitzeko gaitasuna emanaz.
Jardunaldian Enrique Getino kazetariak ere parte hartuko du. Honek, Diana Cendrerorekin batera, birziklatzeko jarduera industrial bat jarri du martxan lurrean ugalkortasun naturala sortzeko.
Sarrera irekia izango denez, gonbidatuta zaudete guztiak!