Published on October 11th, 2019 | by admin
Landa eremuko emakume nazioarteko eguna 2019
Datorren asteartean, urriak 15, Landa Emakumeen Nazioarteko eguna ospatuko da Durangon.
Aurten jorratuko den gaia “Emakume Nekazarien Estatutua” izango da eta bere inplementaziorako egiten ari diren lanen errepasoa egiteko aukera paregabea edukiko dugu.
Jaurdunaldian parte hartzera animatu nahi zaituztegu, bertan ikusiko gara!
EGITARAUA:
9:30 Ongi etorri instituzionala
10:00 Emakume Nekazarien Estatutua. Bere inplementaziorako egiten ari diren lanen errepasoa.
10:30 El Colletero elkartearen aurkezpena, ibilbidea, misioa, bisioa eta esperientziak.
11:15 Kafea
11:45 Zuhaitza proiektua
Landa XXI-k lideratzen duen proiektu honen aurkezpena. Proiektuak hiru belaunaldietako landa emakumeen irudiak eta testigantzak jasotzen ditu.
13:00 Jardunaldiaren amaiera eta talde-argazkia.
14:00 Bazkaria