Published on November 11th, 2019 | by admin
Emakumeentzako lidergoa eta hazkuntza
Nire marka pertsonala lantzen
Zer da garrantzitsua zuretzat?
Zertan zara ona?
Dena posible balitz….zer nahi zenuke lortu?
Urte gutxitan … Nola irudikatzen duzu zure bizitza ideala? Zerk bultzatzen zaitu, motibatzen zaitu, bizia ematen dizu?
Zerk asetzen zaitu?
Zertarako ekin nahi duzu?
Zergatik landa ingurunean?
Emakumeok herrien bizitzaren funtsezko ardatzetako bat gara. Landa garapenean gure balio pertsonala eta gure jakinduria ekintzailetza sozial eta profesionalean lagunduz.
Tailer honetan parte-hartzaileen talentuak garatu nahi ditugu. Bakoitzak prozesu pertsonal bat burutzea nahi dugu. Horretarako, gauden lekua eta heldu nahi duguna zehaztu behar dugu. Helburu hontatik abiatuta garapenerako funtsezkoak diren elementuak argitu (misioa, ikuspegia. balio pertsonal eta profesionalak), parte-hartzaile bakoitzak aukeratutako eremuaren arabera.
Komunikazio prozesu bateratu baten barruan erabilgarriak diren tresnak bilatuko ditugu, horrela, sinesmenen genero ikuspegia txertatzeko funtsezko analisiarekin, jabekuntza prozesu indibidual eta kolektiboa garatu ahal izango dugu.