Published on April 20th, 2020 | by admin
#HAZIsareanElkarrekin, etxetik ekiteko sarean zerbitzu berria
HAZIK zure beharrei erantzuna ematen jarraitu nahian eta gure etxeetatik ON LINE zerbitzu berri hau martxan jarri du. Ostegunero dohako 2 orduko formazio berri honetara gonbidatzen zaitugu.
Zuzeneko formazio emanaldiaz gain FORO ireki batean parte hartzeko, ON LINE noski, eta irakasleen aholkuak zein argibideak zuzenean jasotzeko aukera izango duzue ere. Formazio Saioa, landa eremuko esperientzia bat ezagutzeko aukerarekin borobilduko dugu, zuzenean parte hartuko duen bere protagonistaren partehartzearekin.
Zuzenekoa, bai mugikor, Tablet, ordenadoretik…jarraitzeko aukera izango duzue eta horrez gain, ondoren grabazioa ikusteko aukera izango da ere. Zure proiektua garatzen laguntzeko, adimen emozionala zein Enpresa plana hobetu eta aberasteko saioak izango dira.
Saio formativo hauek goizeko hamarretan hasiko dira eta bi orduko iraupena. Saioetan parte hartzeko, ZOOM plataforma bitartez, gonbitea jasotzeko ezinbestekoa da aurretik matrikula egitea. Hemen duzu egunero emango diren saioen izenburuak eta apuntatzeko estekak interesatuta zauden horietara.
Egitaraua
Apirilak 16: Nola kudeatu egungo egoera ezagututa nire emozioak. Nire adimen emozionala piztu. (Izena ematea)
Apirilalk 23: Kostu inguruan pentsatzeko uneak: bezeroak lortzeko kosteak eta bezeroekin egoteko zikloaren balioa. (Izena ematea)
Apirilak 30: Eta antsietateak jotzen bazaitu, zer egin dezakezu? (Izena ematea)
Maiatzak 7: Zure diru sarrerak handitu edota zure kostuak gutxitu. Tratu onak lortzeko pausoak. (Izena ematea)
Maiatzak 14: Ekintza plana osatu nahi duzu? Zu laguntzarik badugu? (Izena ematea)
Maiatzak 21 Zure plan komertzial erreza definitu eta praktikara eraman. (Izena ematea)
Maiatzak 28: Garai honetan ikasi duzun guztia, nola erabili dezakezu zure negoziorako? (Izena ematea)