Published on October 14th, 2020 | by admin
Baso kudeaketaren zaintza bateratua
Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Badira urte batzuk, lurren kudeatzailearen ikuspegitik ikusita, naturaren kudeaketaren alderdi garrantzitsu batzuk erakutsi dituzten ekitaldiak antolatzen daramagula. Horretantxe saiatuko gara berriro.
Gaur egungo gizartea, bere ohiturak, joerak eta balioak, aldatzen ari dira. Gaur egun, zalantzan daude baso-jabetzaren belaunaldi-aldaketa, baso-ekoizpenaren praktika eta basoek eskaintzen dituzten zerbitzu batzuk (egurra eta abar) merkaturatzeko aukera. Ez da nahi, ezin da, edo ez da uzten. Horren aurrean, irtenbide bat jabeen artean elkartzea izan liteke. Elkarrekin eta modu delegatuan kudeatu eta merkaturatzea.
Hau ez da kontu berria. Badugu aurreko kasuen berri, bai denboran naiz espazioan banatuak, nun aukera honi ekin zaion. Horietako batzuk aztertuko ditugu.
Helburua
Ezarritako baso-zaintza bateratuko kasu batzuk aztertzeko jardunaldi bat antolatu eta aukera horiei buruzko eztabaida bateratu bat izan.
Jardunaldia
Batez ere, honei zuzendua dago:
- Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak
- Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
- Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak …)
COVID-19 delakoaren ondorioz ezarritako osasun alertaren ondorioz, ekitaldia egiteko tokia eta formatua berrantolatu ditugu.
Jardunaldiak egun trinko eta bakarrekoa izaten jarraituko du. Hala nahi duenak, bertaratze aukera izanez jarraituko du. Hala ere, kokaleku berriaren edukiera (ez da Orona Fundazioaren aretoan egingo, Azpeitiko Soreasu zineman baizik) murriztua izango da, beharrezko den giza urruntzea une oro bermatzeko. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman behar da aretora joan ahal izateko.
Hizlari gehienek bertoratuta parte hartuko dute, eta horrek, dinamismoa eta atsegintasuna ekarriko ditu. Hala ere, bai beraiek nola bertaratuko diren beste guztiek osasun segurtasuneko arau zorrotzak bete beharko dituzte. Nahitaez joan behar da maskararekin, eta ekitaldiaren antolatzaileek emandako jarraibideak bete.
Berrikuntza bezala, jardunaldia zuzenean emango da Youtubeko gure kanalean. www.basoa.org gure web orriaren bidez era aske eta zabal batean jarraitu ahal izango delarik. Gero, bideo horiek Youtubeko gure kanalean egongo dira eskuragarri.
Jardunaldia hiru zatitan banatuko da. Goizeko lehen orduan, antolatzaileen sarrera labur baten ondoren, aspalditik ezarritako esperientzia batzuen aurkezpena egingo da. Bestean, lehenengo etenaldiaren ondoren (oraingoan kaferik gabe), kasu berrienak aurkeztuko dira. Eta azkena, bazkaltzeko etenaldiaren ondoren (aurten bertaratu direnek beren kabuz bazkaltzeko tokia bilatu beharko dute), gure inguruan ezarritako kasuen aurkezpena aztertzeko.
Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da (baita Internet bidez jarraitzen dutenek mezuak erabiliz ere).