Published on November 24th, 2020 | by admin
Bizipen eta hausnarketarako asteburua Zueltzu nekazaletxean (izen-emateak beteta)
Pasa den asteburuan Zueltzu nekaletxean bildu ziren Hitzez-eko emakume baserritarrak, egunerokoak hautsi eta bizipen eta hausnarketari bide emateko.
Ondorengo gaiak izan zituzten hizpide:
- Iragana balorean jarri.
- Oraina eraiki.
- Etorkizunarekin amestu.
Ostiraletik igandera bitarte gai hoien inguruan mintzatu ziren. Beraien uzteak hautsiz, jabetu ziren HITZEZ emakume baserritarraren elkartetik urtetik urtera ekintza zorta luze bat egiten dela. Eta etorkizunari begira ilusioak piztuta bueltatu ziren, abenduaren 5ean berriz ere bertan elkartu eta oraingo honetan ogia egiten ikasteko saio bat egitea hitzartu dutelarik. Elkarrekin egonaz eta eguneroko saminak konpartituz, babes handia somatzen dute, eta aurrera jarraitzeko indarberrituta ateratzen dira honelako ekintzetatik.