«Hitzez» Elkartea, baserriko emakumeen osasuna hobetzeko asmoz sortua da, formakuntza, hizketa eta erreflexiorako esparru propioak antolatuaz.
Hitzez Emakume Baserritarren Dokumentala
Berriak:

Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Galdamesera bisita antolatu dugu
Hitzezetik jardunaldi berezia antolatu dugu Gipuzkoako landa eremuko emakumeentzat, Granja Murrieta ezagutzeko, elkarrekin egoteko eta Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Urriaren 15ean, Landa Emakumeen Nazioarteko

Zolda-belarrari buruzko saioa Mutrikuko Ondarro elkartean
Hitzez Emakume Baserritarren Elkartetik Mutrikun elkartu gara, zolda-belarraren inguruko ezagutzak elkarbanatzeko eta gure arteko sarea indartzen jarraitzeko. Joan den apirilaren 21ean, elkarteko kideok Mutrikuko Ondarro elkartean batu ginen,

Lizagasarrera bisita: emakume baserritarren arteko topaketa Elgoibarren
Hitzez Emakume Baserritarren Elkartetik topaketa ederra egin dugu Elgoibarko Lizagasar Sagartokixan, sektoreko bizipenak partekatzeko eta gure arteko sarea sendotzeko helburuarekin. Hamar bat emakume baserritar elkartu

Ana Eizagirrek Emakume Indigenen eta Landa Eremuko Emakumeen III. Nazioarteko Goi Bileran parte hartu du
Hitzez elkarteko presidentea Bolivian izan da, munduko hainbat herrialdetako emakumeekin esperientziak partekatzeko,landa-eremuko emakumeen ahotsa zabaltzeko eta nazioarteko harremanak sendotzeko. 2025eko irailean, gure elkarteko presidente Ana Eizagirrek

MOLESTIAS CLÓWNICAS
Martxoak 13 (osteguna), 18:30 Emakumeon Etxean Virginia Imaz – Oihularri Klown

IRTEERA KULTURALA: Martxoaren 8a Oñatin ospatuko dugu TEMASCAL/INIPI erritualean parte hartuz. Animatu zaitez!
Helburua: «Hartu Kontzientzia zure barruko Dibinitate Femeninoarekin eta handik Izan» Oriotik abiatuko gara autobusean eta, Oñatira iritsitakoan, TEMASCAL/INIPI erritual berezian parte hartuko dugu, Ipar Ameriketako