Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak “EAEko bizitegi bazterketa larriaren fenomenoa genero ikuspuntutik ikusita” izenburuko ikerketa aurkeztu du.
Orain arte gaiari buruz egindako ikerketa gehienetan azaltzen da bizitegi bazterketa larrienean dauden pertsonen artean gehienak gizonak direla, baina SiiS Ikerketa eta Dokumentazio zentroak egin duen ikerketa honek azaltzen duenez, bizitegi-bazterketaren egoeren artean emakumeen presentzia minimizatzeko joera izan da, oro har.
Azterketa honen arabera, baliteke EAEn 230.000 lagun baino gehiago egotea bizitegi bazterketa bezala definitu daitekeen egoeran. Jasotako egoera guztien artean, %0,2 aterpegabeei dagokie; %0,6, etxegabeei eta %24,6 eta %74,6, etxebizitza ez-seguruen eta etxebizitza desegokien egoerei, hurrenez hurren.
Gizonen eta emakumeen arteko diferentziak oso dira handiak aterperik gabeko egoerak bizi dituztenen kategorian. Jasotako egoeren artean, emakumeak %8,7 baino ez dira. Proportzio horrek gora egiten du etxe gabe kategoria kontuan hartzen denean: emakumeak %29 dira, eta gizonak, %71. Etxebizitza desegokia egoeren artean, ia berdina da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa; etxebizitza ez-segurua izatearekin lotutako egoeren artean, berriz, emakumeak ia %60 dira. Kategoria horren barruan, egoerarik ohikoenak berehala (edo ez) etxe-kaleratzearen mehatxupean dagoen etxebizitza batean egoteari lotutakoak dira; kontuan hartutako egoera guztien %28 dira emakumeen artean, eta %19,3, gizonen artean.
Ikerketaren konklusioetako bat da etxegabeko emakumeen ikusezintasuna ematen dela, ez baitaude hain agerian, gehienak ez daudelako ez kalean, ezta aterpetxeetan, eta beste estrategia batzuk erabiltzen dituztelako: senideren eta lagunen baten etxean lo egitea, ostatua zaintza zerbitzuekin trukatzea edo bikote-harreman gatazkatsu batekin jarraitzea bezalakoak. Larrienak diren egoeretan emakume gutxiago egotearen arrazoiak hertsiki daude erlazionatuta genero esleipenekin:
- Moldatu egin dira lan-prekarietatera. Badirudi emakumeak jakin dutela moldatzen lan-merkatuak eskaintzen dizkien baldintza okerrenetara. Horregatik aritzen dira gizonak baino gehiago gutxi aitortutako lanetan, hala nola etxeko lanetan, mendekoak zaintzen eta abar.
- Prestazio batzuen erabilera handiagoa. Emakumeek gehiago baliatzen dituzte prestazio jakin batzuk, eta nolabaiteko aldeko tratua ematen diete gizarte-zerbitzuetan. Erakundeen laguntza eskatzeko orduan ere eragozpen gutxiago izaten dituzte.
- Babes familiar eta sozial handiagoa izaten dute, baina mugatua. Emakumeek laguntza gehiago jasotzen dute beren sare familiar eta sozialen bitartez, baina babes mugatua izaten da: normalean ordaina eskatzen du, eta, azken batean, emakumeen autonomia muga dezake.
- Paternalismo babeslea. Emakumeen mendekotasunaren kontrapuntu gisa, patriarkatuak betebehar moduko bat ezartzen du emakumeak, ustez ahulak izaki, babesteko. Baina emakume guztiek ez dute babes bera jasotzen: lehenetsi egiten dira ama direnak.
- Amatasuna: kapital soziala eta ekonomikoa. Mendeko seme-alabak izatea bada faktore bat amak bizitegi-bazterketatik babes ditzakeena, ama horientzako baliabide espezifikoak daudenez gero.
- Biktimizazioaren beldurra. Etxegabeek beste herritarrek baino biktimizazio-tasa handiagoak nozitzen dituzte, baina emakumeek sufritzen dituzten sexu-eraso gehien. Kalean lo egiten duten edo egin duten hiru emakumetik ia bat izan da eraso fisikoen biktima eta lautik bat baino gehiago sexu-erasoena.
- Estigmaren beldurra. Emakumeen etxegabetasunari lotutako estigma gizonena baino askoz ere larriagoa da.
Emakunde/Instituto Vasco de la Mujer ha publicado el estudio “La exclusión grave en la CAPV desde una perspectiva de género”, realizado por el Centro de Estudios y Documentación SiiS, en el que se señala que a pesar de que las situaciones más extremas de la exclusión residencial afectan mayoritariamente a los hombres, se ha tendido a minimizar la presencia de las mujeres en situaciones de exclusión residencial.
El estudio contabiliza algo más de 230.000 personas en diferentes situaciones de exclusión social en la CAPV, de las cuales el 0,2% corresponden a situaciones de sin techo, el 0,6% a situaciones de personas sin vivienda y el 24,6% y el 74,6% a situaciones de vivienda insegura y vivienda inadecuada, respectivamente. En los hombres se observa una mayor proporción que en las mujeres en las categorías de sin techo, sin vivienda y vivienda inadecuada, mientras que entre las mujeres es superior el peso relativo de las situaciones vinculadas al alojamiento en una vivienda insegura, es decir, que viven bajo amenaza de desahucio, en régimen de tenencia inseguro (acogida por familiares o amistades, subarrendamiento, ocupación ilegal…) o bajo amenaza de violencia por parte de la pareja o de la familia. Las diferentes situaciones de exclusión residencial analizadas podrían afectar a algo más de 120.000 mujeres, de las que alrededor de 450 estarían sin vivienda.
Una de las conclusiones del estudio, por tanto, es la invisibilidad de las mujeres sin hogar, que optan en su mayoría por alternativas a la calle o el albergue como pueden ser dormir en casa de familiares o amistades, mantener relaciones de pareja insatisfactorias, o intercambiar compañía o cuidado por alojamiento. La menor presencia de las mujeres en las situaciones más graves de exclusión social se debe a diferentes factores de contención muy relacionados con las atribuciones de género:
- Adaptación a la precariedad laboral: Las mujeres han sabido adaptarse a las peores condiciones que les ha ofrecido el mercado laboral y en mayor proporción que los hombres se dedican a ocupaciones poco reconocidas, como trabajos domésticos, cuidado de personas…
- Prestaciones, protección social, cuidado: Se benefician en mayor medida de determinadas prestaciones y tienen menos reparos a la hora de solicitar ayuda institucional. Las mujeres tienen mayor tendencia al cuidado y a solicitar ayuda.
- Mayor apoyo familiar y social, pero con límites: Las mujeres reciben más ayuda de sus redes familiares y sociales pero habitualmente con contrapartidas que pueden coartar su autonomía.
- Paternalismo protector: El patriarcado establece cierta obligación de proteger a las mujeres en virtud de su supuesta debilidad y especialmente se privilegia a las madres.
- La maternidad como capital social y económico: Existen recursos específicos para las madres en situación de exclusión social.
- Miedo a la victimización: Casi una de cada tres mujeres que duermen o han dormido en la calle han sido víctimas de agresiones físicas y más de una de cada cuatro han sido objeto de agresiones sexuales, unos porcentajes mucho más altos que en el caso de los hombres.
- Miedo al estigma: El estigma asociado a las mujeres sin techo es mucho mayor que el que sufren los hombres.