Published on November 13th, 2015 | by Hitzez Kudeatzailea
La Caixak 2000 euroko diru laguntza eman dio Hitzez Elkarteari
La Caixaren Gizarte Ekintzak diru-laguntza eman dio Hitzez Elkarteari, landa eremuko emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitu dezaten. Ekarpen ekonomikoak beren lana aitortzeaz gain aurrera jarraitzeko bultzada ematen die.
Urriaren 29an, diru laguntza hori iragartzeko prentsaurrekoa egin zuten Aian eta han izan ziren Rosa Aramendi Hitzez Elkarteko lehendakaria, Ziortza Balerdi eta Sole Otamendi Hitzez Elkarteko kideak eta Aitor Hoyos Orioko La Caixa bulegoko zuzendaria.
Lerro hauen bitartez, Hitzez elkarteko kideek esker ona adierazi nahi diete La Caixari. Batetik, ekarpen ekonomikoagatik; eta, bestetik, Aitor Hoyosek proiektuarekiko adierazi duen interesagatik eta izan duen jarreragatik.
Mila esker La Caixa!!