Tel.: 689 091 841


Berriak premio emakunde 3

Published on December 13th, 2015 | by Hitzez Kudeatzailea

Hitzez-ek Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko du

Emakunde Sariko epaimahaiak  Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sarea eta Hitzez Baserriko Emakumeen Elkartea saritu ditu aurten. Epaimahaiak landa eremuan emakumeen eskubideen eta berdintasunaren aldeko lanak aurkitzen dituen zailtasun eta oztopo bereziak kontuan izanda eman die saria. Epaimahaiaren iritziz, bi entitateek garrantzia eman diote elkartze lanari eta honek lagundu die berdintasun ezaren kontzientzia hartzeko prozesua abiatzen, banako eta talde modura indartzen eta baita euren eragin soziala handitzen.

Honekin batera Epaimahaiak azpimarratu du sarean eta beste entitate eta elkarte batzuekin elkarlanean egindako bidea landa eremuko emakumeen eskubideak aldarrikatzeko, bereziki  emakumeen titulartasuna ustiategi eta nekazal produkzioetan eta duela gutxi onartua izan den Landa Eremuko Emakumeen Estatutuan parte hartzean.

Sari honen bitartez, Epaimahaiak landa eremuan lan egiten duten emakume guztiei egin nahi die aitortza, kontuan izanik egiten duten ekarpena landa eremuen mantentze lanean, bertan bizi diren pertsona guztien bizi kalitatean eta beraien eredu jasangarriago baten alde. Honekin batera, sariaren bitartez ikustarazi nahi da emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko lana bizitzako arlo guztietan ematen dela.

Prentsaurrekoaren bideoa ikusteko: http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/29943-red-mujeres-del-medio-rural-araba-asociacion-mujeres-rurales-hitzez-recibiran-premio-emakunde-igualdad

Urola Kostako Hitza: http://urolakosta.hitza.eus/2015/12/11/berdintasunerako-emakunde-saria-eman-diote-hitzez-elkarteari/


About the Author



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

HTML tags are not allowed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.