Tel.: 689 091 841

Mendiaz gozatu, landa-eremua errespetatuz

Mendia naturaz gozatzeko eta aisialdirako gunea da, baina baita baserritar askoren bizilekua eta lantokia ere. Horregatik, mendira jotzen dugunean, ezinbestekoa da bertako ohiturak, arauak, abereak eta baserritarren eguneroko lana errespetatzea. Hitzezetik mendizaletasun arduratsua sustatu nahi dugu, mendizaleen eta baserritarren arteko elkarbizitza zainduz. Horretarako, Mendizaletasunaren dekalogoa partekatzen dugu, mendiaz errespetuz gozatzeko gonbidapen gisa. Guztion artean zaindu […]

Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Galdamesera bisita antolatu dugu

Hitzezetik jardunaldi berezia antolatu dugu Gipuzkoako landa eremuko emakumeentzat, Granja Murrieta ezagutzeko, elkarrekin egoteko eta Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Urriaren 15ean, Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu genuen, eta aurten Galdames izan da topagune nagusia. Hitzezetik ez genuen egun berezi hau galdu nahi izan, eta Gipuzkoako landa eremuko emakumeentzat irteera bat antolatu genuen, elkarrekin egoteko, […]

Zolda-belarrari buruzko saioa Mutrikuko Ondarro elkartean

Hitzez Emakume Baserritarren Elkartetik Mutrikun elkartu gara, zolda-belarraren inguruko ezagutzak elkarbanatzeko eta gure arteko sarea indartzen jarraitzeko. Joan den apirilaren 21ean, elkarteko kideok Mutrikuko Ondarro elkartean batu ginen, giro hurbil eta parte-hartzailean. Oraingoan, zolda-belarrari buruzko azalpenak jaso genituen, Arantxa Eizmendiren eskutik. Arantxak, zolda-belarraren inguruko ezagutzak partekatu zituen gurekin: ezaugarriak, non aurki daitekeen, nola bereizi eta erabilera tradizionalei buruzko hainbat xehetasun eman zizkigun. Baserri-giroan […]

Lizagasarrera bisita: emakume baserritarren arteko topaketa Elgoibarren

Hitzez Emakume Baserritarren Elkartetik topaketa ederra egin dugu Elgoibarko Lizagasar Sagartokixan, sektoreko bizipenak partekatzeko eta gure arteko sarea sendotzeko helburuarekin. Hamar bat emakume baserritar elkartu gara bertan (elkarteko kideak zein kide ez direnak), gure artean lasai egoteko, lanbideko kontuak partekatzeko eta inguruko proiektu interesgarriak gertutik ezagutzeko. Oraingo honetan, Lizagasarren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dugu. […]

IRTEERA KULTURALA: Martxoaren 8a Oñatin ospatuko dugu TEMASCAL/INIPI erritualean parte hartuz. Animatu zaitez!

Helburua: «Hartu Kontzientzia zure barruko Dibinitate Femeninoarekin eta handik Izan» Oriotik abiatuko gara autobusean eta, Oñatira iritsitakoan, TEMASCAL/INIPI erritual berezian parte hartuko dugu, Ipar Ameriketako indigenen antzera. Sauna natural batean, lurrunez beteriko etxolan, gure hazkunde pertsonala sustatuko dugu, norberaren ezagutzan sakonduz. Gainera, gure alde fisiko eta emozionala purifikatzeko baliatuko dugu. Honek guztiak gure ahalduntzea indartuko […]

Itziar Eizmendi ofrecerá la charla “Régimen especial de los agricultores. Prestaciones» el martes en Etxezabal

Jakin badakigu, baserriko lana zein gogor eta sakrifikatua den. Baserritarrak langileak diren horretan, autonomo moduan kotizatu beharrean aurkitzen dira. Itziar Eizmendi abokatuak eskainiko duen “Nekazarien erregimen berezia. Prestazioak” hitzaldian, nekazariek zein laguntza eta eskubide ekonomiko dituzten azalduko du. Hau da, Gizarte Segurantzaren eskutik zein prestazio edo pentsiorako zein eskumen dituzten. Halaber, lehen sektorean eskubide guzti […]

Asteburu honetarako jardunaldiak antolatu ditu Hitzez Elkarteak

Bi eguneko barnetegia izango da, ostiral arratsaldean hasi eta igande eguerdian amaituko da, beraz, nahi duena lotan gelditu daiteke Itziarko nekazal etxe batean. Barnetegira apuntatu nahi duenak 689 091 841 edo 623 068 983 telefonora deitu beharko du. Jardunaldien egitaraua: Azaroak 19, ostirala: 17:45ean Itziarko Buru Gorri Lokalean, Leire ‘Milikuak’ “Landa Eremuko emakumeak eta bizikidetzari” […]

Errioxako landa proiektuak ezagutzera bisita

Hitzez Elkarteko kideek Errioxako Nalda herrira bisita egin zuten urriaren 30ean, bertako Panal Elkartearen landa-proiektuak gertutik ezagutzeko. Elkarte honek, landa garapenerako hainbat proiektu ditu eskuartean, horien artean, abandonatutako lurrak nekazaritzarako berreskuratzeko ekimenak eta baita gazteak lehen sektorera erakartzekoak ere. Bisitan, proiektu hauek gertutik ezagutzeaz gain, esperientziak elkarbanatzeko tartea ere izan zuten.   Visita a los […]

Atzerapena

Martxoaren 8ko egitaraua aprilaren 10era pasatu da. Aplazamiento La programación del 8 de marzo se ha retrasado hasta el 10 de abril.

Irteera Zumaian zehar

Hitzez Emakume Baserritarren Elkartea osatzen duten batzordekideek irteera bat egin zuten pasa den astean, beraien arteko harremana sendotu eta Zumaiako herria hobeto ezagutzeko. Nola ez, beste hainbat lekuren artean, geoparkea bisitatu zuten.   Salida por Zumaia Las mujeres que componen la Asociación de Mujeres Rurales Hitzez gozaron de una salida para fortalecer las relaciones entre […]