Zolda-belarrari buruzko saioa Mutrikuko Ondarro elkartean

Hitzez Emakume Baserritarren Elkartetik Mutrikun elkartu gara, zolda-belarraren inguruko ezagutzak elkarbanatzeko eta gure arteko sarea indartzen jarraitzeko. Joan den apirilaren 21ean, elkarteko kideok Mutrikuko Ondarro elkartean batu ginen, giro hurbil eta parte-hartzailean. Oraingoan, zolda-belarrari buruzko azalpenak jaso genituen, Arantxa Eizmendiren eskutik. Arantxak, zolda-belarraren inguruko ezagutzak partekatu zituen gurekin: ezaugarriak, non aurki daitekeen, nola bereizi eta erabilera tradizionalei buruzko hainbat xehetasun eman zizkigun. Baserri-giroan […]
Lizagasarrera bisita: emakume baserritarren arteko topaketa Elgoibarren

Hitzez Emakume Baserritarren Elkartetik topaketa ederra egin dugu Elgoibarko Lizagasar Sagartokixan, sektoreko bizipenak partekatzeko eta gure arteko sarea sendotzeko helburuarekin. Hamar bat emakume baserritar elkartu gara bertan (elkarteko kideak zein kide ez direnak), gure artean lasai egoteko, lanbideko kontuak partekatzeko eta inguruko proiektu interesgarriak gertutik ezagutzeko. Oraingo honetan, Lizagasarren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dugu. […]
Ana Eizagirrek Emakume Indigenen eta Landa Eremuko Emakumeen III. Nazioarteko Goi Bileran parte hartu du

Hitzez elkarteko presidentea Bolivian izan da, munduko hainbat herrialdetako emakumeekin esperientziak partekatzeko,landa-eremuko emakumeen ahotsa zabaltzeko eta nazioarteko harremanak sendotzeko. 2025eko irailean, gure elkarteko presidente Ana Eizagirrek Boliviako Santa Cruz hirian egindako Emakume Indigenen eta Landa Eremuko Emakumeen III. Nazioarteko Goi Bileran parte hartu zuen, Hitzezen ordezkari gisa.Topaketak Bolivia, Peru, Kolonbia eta Euskadiko emakumeak bildu zituen, biodibertsitatearen […]
MOLESTIAS CLÓWNICAS

Martxoak 13 (osteguna), 18:30 Emakumeon Etxean Virginia Imaz – Oihularri Klown