Hitzez Elkarteko kideek Errioxako Nalda herrira bisita egin zuten urriaren 30ean, bertako Panal Elkartearen landa-proiektuak gertutik ezagutzeko. Elkarte honek, landa garapenerako hainbat proiektu ditu eskuartean, horien artean, abandonatutako lurrak nekazaritzarako berreskuratzeko ekimenak eta baita gazteak lehen sektorera erakartzekoak ere. Bisitan, proiektu hauek gertutik ezagutzeaz gain, esperientziak elkarbanatzeko tartea ere izan zuten.
Visita a los proyectos rurales de La Rioja
El mes pasado, el 30 de octubre, Hitzez organizó una visita a la localidad riojana de Nalda para conocer de primera mano los proyectos rurales de la Asociación Panal. Esta asociación local cuenta con diversos proyectos de desarrollo rural, entre ellos, iniciativas para la recuperación agrícola en tierras abandonadas y programas para atraer a jóvenes al primer sector. Durante la visita, además de conocer dichos proyectos, también tuvieron tiempo para compartir experiencias.