Tel.: 689 091 841

Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Galdamesera bisita antolatu dugu

Hitzezetik jardunaldi berezia antolatu dugu Gipuzkoako landa eremuko emakumeentzat, Granja Murrieta ezagutzeko, elkarrekin egoteko eta Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Urriaren 15ean, Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu genuen, eta aurten Galdames izan da topagune nagusia. Hitzezetik ez genuen egun berezi hau galdu nahi izan, eta Gipuzkoako landa eremuko emakumeentzat irteera bat antolatu genuen, elkarrekin egoteko, esperientziak partekatzeko eta gure arteko harremanak sendotzeko.

Izan ere, eguneroko lanak eta ardurak tarteko, ez dugu beti lasai elkartzeko aukerarik izaten. Horregatik, horrelako jardunaldiak aukera ederra dira ohiko errutinatik atera, beste proiektu batzuk ezagutu eta gure kezkak eta bizipenak partekatzeko.

Granja Murrieta ezagutzeko aukera

Goizean, Galdamesko Granja Murrietara bisita antolatu genuen. Bertako behi ustiategia eta esneki artisauen ekoizpena gertutik ezagutzeko aukera eskaini nahi izan genuen, beste baserri bateko lan egiteko moduak eta esperientziak ezagutzea beti baita aberasgarria.

Bisitaren ondoren, Muskizko Eskola 95 jatetxean elkarrekin bazkaltzeko tartea antolatu genuen. Mahaiaren bueltan sortzen diren elkarrizketek ere badute beren balioa, sektoreko kontuez patxadaz hitz egiteko, esperientziak trukatzeko eta gure arteko konfiantza indartzeko.

Hitzezen ahotsa Landa Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldian

Arratsaldean, Eusko Jaurlaritzak Galdamesko Loizaga dorrean antolatutako ekitaldia egin zen, «Ekitea nortasunetik. Emakumeen istorioak eta belaunaldi erreleboa» lelopean.

Bertan, landa eremuko emakumeen ekintzailetza, belaunaldi erreleboa eta elkartegintzaren garrantzia izan ziren hizpide.

Gainera, gure elkarteko presidenteak, Ana Eizagirrek, elkartegintzari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen, Maider Lopetegi eta Rakel Gonzálezekin batera. Elkarteek eta gertuko sareek landa eremuko emakumeentzat duten garrantziaz aritu ziren, baita elkarlanak eta elkarri laguntzeak eskaintzen dituzten aukerez ere.

Elkarrekin, gure sarea indartzen

Hitzezen argi dugu emakume baserritarren eta landa eremuko emakumeen arteko harremanak zaintzea eta indartzea ezinbestekoa dela.

Horregatik antolatzen ditugu horrelako topaketak. Elkarrekin egoteko, ikasteko, hitz egiteko eta, batez ere, gure artean dugun sareari eusteko.

Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko modu ederra da elkarrekin bidea egiten jarraitzea. Izan ere, bakoitzak bere egunerokoa eta bere errealitatea dituen arren, asko dira partekatzen ditugun bizipenak, kezkak eta ilusioak.

Berri Geihago:

Denok batera indarkeriaren aurka

Hitzez emakume baserritarren elkarteko kideak «DENOK BATERA INDARKERIAREN AURKA» ohikatuz atera dira kalera Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egun honetan.   Todas juntas contra la violencia

Gehiago irakurri »